Anikuenea
Landa Apartamentuak
INGURUA
Anikuenea, XIX. mendeko baserri bat da, (2012an eta 2014ean berritua).
Lesakako (Nafarroa) auzo lasai batean kokatua dago, Bidasoa ibai ondoan. Ibai hau izokin nahiz amurrai arrantzarengatik da ezaguna eta udaberritik aurrera, arrantzatzeko toki ezin hobea da. Auzotik XIX.mendean trenbide pasatzen da, gaur egun Bidasoako Bide Berdea dena. Hau bizikletan nahiz oinez ibiltzeko toki aparta da.
Auzoan pilotaleku eder bat dago landetxearen ondoan, pilotan nahiz baloiarekin jolasteko.
Lesaka Pirineo Atlantikoaren hasieran kokatzen da eta mendiaz gain hondartza ere bertan dugu (Hendaia 14 Km-ra). Inguruko mendi ezagunen artean Larun, Aiako Harriak, Artikutza, Bertizko parke naturala... ditugu eta bisitatzeko toki aipagarri batzuk aipatze aldera, Bortzirietako herriak (Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza), Zugarramurdi eta Sarako Lezeak (15 Km), Biarritz (40 Km), Baztan Bailara (34 Km), Hondarribia (18 km), Donostia (33 Km)...