top of page

634450320                   batxillerenea@gmail.com

   Batxillerenealanda apartamentuak

 

                                                           Doneztebe / Santesteban  

 

Doneztebe herria Malerreka bailaran kokaturik dago, Nafarroa iparraldean,  Baztan Bidasoa bailaren ondoan.

Doneztebe bertako merkataritzagatik ezaguna bada ere, jostungintza alorrean ere emari handia izandako xokoa dugu. Hori dela eta urtero, Santa Luzia egunez herriko jostun bat omendu eta artisau-azoka egiten da.

Ingurune lasai honek paisaia berde, kultura zahar eta klima epela eskaintzen dizkio bisitariari. Baztan ibaiak Bidasoa izena hartzen duen lekuan Bertizko Parke Naturala aurkituko dugu, 2000ha inguru dituen haritz eta pago-baso anitza. 

 

Batxilereneak bertatik bertara ditu hamaika xoko interesgarri, hala nola: Elgorriagako bainuetxea, Donamariako dorretxea, Leurtzako urtegiak, Zubietako errota ekologikoa, Amaiurko dorrea, Bidasoako bide berdea, Mendaur mendia, Baztan Bidasoako herriak (Amaiur, Erratzu, Ziga, Arizkun, Lesaka,Etxalar, Bera...), Xorroxingo urjauzia, Santxotena museoa (Arizkun), Sorginen museoa (Zugarramurdi), Hendaiako hondartza...

kobazuloak
kirol-jarduerak
bainuetxea 
museak
 leurtzako urtegiak  Urrotz
bottom of page